Arraten bonbak kargatzen Gerra zibilean, Arraten egon zen hasieran Gonzalo bonbak kargatzen. Bolbora gorriarekin egin zituzten froga batzuen erruz zauritu eta ospitalean egon behar izan zuen. Anaiarentzat tabako paketea zeraman Josek ospitalera lehenengo bonbardaketa gertatu zen unean.