Eibarko Arma Probalekua
<p>Juanitaren aita 1923an sartu zen probalekuan lanera. Eskopeten kainoiak aztertzen zituen, desajustea zegoen ala ez baieztatzeko. Eibar, Elgoibar, Plazentziako arma guztiak bertatik pasatzen ziren. Probalekuko arduradun nagusia, komandante bat zen; honekin batera kapitana "Kapitan txikixa" (Revilla) eta maixu armagin bi zeuden. Junta de Industriales. Juanita ofizinan egon zenean lanean, Komandante Arakama zen arduraduna.</p>