Erbestetik itzultzea: hutsetik hasi beharra <p>Eibarrera itzuli zirenean (1939ko urrian), berriz ere hutsetik hasi behar. Etxean ekin zion eskolak emateari. Ikastolan egotea nahikoa zen "zerrenda beltzean" egoteko. Eskolarik ez zegoenez, gurasoek beraien umeak zerbait ikastea nahi izaten zuten. Baserrietako umeak ere joaten zitzaizkion eskola partikularretara.</p>