Jaunartze txikia eta handia <p>Jaunartze txikia eta handia egiten zirela azaltzen du Rosariok. Lehenengoa, 7 urterekin. Handia, 11 urterekin. Orduan bai dotore jantzita, dotrina ere hobeto ikasita joaten ziren. Sakristiara joaten ziren dotrina ikastera, euskaraz eta erdaraz. Abadea, on Juan. Abizen euskalduna zuenari dotrina euskaraz ematen zion.</p>