Eibar (Gipuzkoa)

Pilotaririk onena Atano VII

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Atano VII.a pilotaririk onena. J.L Akarregi.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

– Aber, Migel, nik galdera batzuk egingo dizkizut eta ea bizkor-bizkor eta labur erantzuten didazun denbora gutxi daukagulako. Zuretzat kontrariorik zailena zein izan da?
– `Atano VII.a´. Neretzako sasoirik onenian nik `Atano VII.a´ hartu neban. Eta neu be sasoi onian. Eta neretzako estuen ekartzen ninduana `Atano VII.a´ zan.
– Pelotaririk konpletoena, zein?
– Neretzako `Atano VII.a´. Bai, bai, bai. `Atano VII.a´ neretzako izan da eta horrekiñ ez dot esaten… iñori ez nago kentzen kategorixia. Beste batek esango dau beste bat izango dala hobia. Eta beste bat: Akarregik be estu hartzen ninduan. Sakau egitten eban asko eta pelotazuak asko eta. Gero eguazen orduan Mondragoetarrak: Arriaran anaiak eta Bolinaga eta hórrek ziran! Bueno! Hórrek ziran! Amor propixua, konturik ez.
– Labur-labur joateko, prentsa aipatu behar dugu. Nik bi izen esan behar dizkizut eta labur-labur erantzun egidazu. `Aiton´ eta `Pacorro´ orduko periodistekin zer moduz konpontzen zinen? Zer moduzkoak ziren orduko periodistak?
– Orduan hórrek neretzako pelotan bastante entenditzen eben. Eta nahi ebenian pelotari bat fastidixatzia be abilidadia euken fastidixatzeko. Baiña abilidadia bazeukazun, hárek kontra egiñ arren, zeuk demostratzen bazenduan frontoian, haren kontra ezin zeikian egiñ. Baiña pelotan asko entenditzen eben. Beste bat eguan hor pelotan bastante entenditzen ebana: don Juan Irigoien. Harek entenditzen eban asko. Harek esaten eban, partidua ikusten ebanian, pelotarixeri begitzen etsen estilua pelotia joteko, zelan joten eban besagaiña eta zelan joten eban kortadia. Eta hórrek guztiok, o sea ke, beraren estilora egitten eben berba.
– Ondo konpontzen zinen haiekin, beraz, ezta?
– Bueno, batzuetan ondo ipintzen ginduezen eta beste batzuetan hárek be txarto ipintzen ginduen. Akordatzen jata partidu bat Bilbon: `Txikito´ Iraetaren kontra zan. Ez dakit ze partidu zan baiña. Eta Txikito Iraetari bi eta erdittik ipiñi etsen tantua. Eta egiñ estazen hiru tanto, sakian. Eta Irigoienek ipiñi eban: “Otro fracaso de Migel Gallastegi restando saques”. Eta hiru tanto egiñ estazen bi eta erdittik! Eta hárekin pelotekin… pelotia faten zan pixuakin, bueno, juaten zan ixa errebotera.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia