Eibar (Gipuzkoa)

Pilota-enpresarekin eztabaidak; jokatutako partida bereziak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Ez zen hartutako erabakiaz (finala ez jokatzeaz) damutu. Enpresarekin beti egoten ziren tira-birak. Pilotari on asko zeuden garai hartan.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

– Inoiz damutu al zinen hartutako erabakiaz?
– Ez.
– Penatu al zinen?
– Ez, ez, ez, ez! Ez, ez, ez! Ni… Zelan dana aprobetxatzia nahi eben eurak, horixe ez jatan gustatzen.
– Hartutako erabakiarekin lagunik galdu al zenuen?
– Lagunak galdu?
– Lagunak. Enpresakoekin haserretu zinen. Jende asko haserretu zen zurekin? Hartutako erabakiarekin?
– Batzuek esan esten ez nebala ein ondo. Eta beste batzuek felizitau ein ninduen. O sea ke danerakuak egon ziran. Gero enpresia: beti eukitzen genduan txokia. Klaro. Nik orduan –ez da neuk esatiarren, baiña demostratzekuak dagoz nahi badira ikusi resultauak–, orduan jokatzen neban, en fin, segundako biren kontra, segundako batekin bi onenen edo lehelenguen kontra partiduetan. Neu eruaten ninduen partidu guztietara, jai guztietara. Eta orduan –hauxe da egixa– pelotarixak onak mordua eguazen: bata ona eta beste bat hobia. Eta orduan astian partidu bi jokatzeko egon bihar ziñan punta-punta. Entenditzen dozu? Klaro, daneri gustatzen jakuen pelotaririk onena Logroñora edo Vitorixara edo Harora edo danera fateko.
– Gainera hemen daukat zuk jokatutako partiduen berri. Asko zu bakarrik bi lagunen kontra jokatutakoak izan ziren. Eta badauzkat Urzelai eta Urangaren kontra irabazitakoa, Arranbillete eta Agerreren kontra irabazitakoa, Zabala eta Artazoren kontra, Etxabe IV.a eta Arretxeren kontra, Ladutxe eta Arranbilleteren kontra. Zaila izango zen halako pelotari handien kontra batek bakarrik jokatzea, ezta? Ezkerka bakarrik jokatuta ere badauzkazu?
– Bai. Ezkerka jokatu netsan Zurduari. Haixe izan zan partidurik eta onenetaikua. Jente askok entzutzen badau, bateron bat, zaharren bat, nere edadekoren bat edo afiziñua izan zebana frontoirako eta hori ikusi baeban hori partiduori, akordauko da partidurik eta onenetaikua Eibarren ixa ikusi dana, ezkerrera jokatu genduana bixok. Horixe zan. Orduan periodikuak eta danak ondo egon ziran. Mondragones-a… Mondragones-aren aitta etorri zan dirua jokatzera nere kontra. “Miguelek ezkerka horri ezin leikixo irabazi”. Baiña kontura jausi zan segiduan eta kanbixau ein eban dirua nere fabore jokatuta.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia