Vicente Belda Esteban

Eibar (Gipuzkoa) (1945)

Biografia

Vicente Belda Esteban Zamoran jaio zen 1945ean. Zortzi urte zituela,, Eibarrera mugitu zen gurasoekin, bertan familia ia osoa zegoelako lanean eta bizitzen. Frontoi Zaharrean egin zituen ikasketak eta 14 urterekin lanean hasi zen. Irene Erostarbek Elgetako bidean zuen musikako akademian hasi zen musika ikasten. 1965ean, akademiako lagun batzuekin The Walters taldea sortu zuen, bera bateriajolea zelarik. Musika eta kantu jaialdi batzuk irabazi zituzten eta bira bat egin zuten. Soldaduzkatik bueltan taldea desegin zen baina berak musikaren munduan jarraitu zuen, lantegiko lanarekin batera. Urte batzuetara, lantegia utzi eta ostalaritzan sartu zen. Eibarko Jazzman taberna berak zabaldu zuen 1975ean, janari aldetik herriari kutsu moderno bat eskeiniz. Ostalaritzako negozioentzat ideia oso onak izan ditu beti eta Eibarko lokal mitikoetan parte hartu du. Egoibarra Batzordeko (Eibarko Udala) "60ak eta Trantsizioa Eibarren: 1968-1980" proiektuaren barruan elkarrizketatua izan da. 

Zintak

KodeaDataProiektua

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia