Arrate Berasaluce Garcia

Eibar (Gipuzkoa) (1945)

Biografia

Arrate Berasaluce Garcia, Eibarren jaio zen 1945ean. San Andres Pasealekuan bizi zen familia eta elikagaien denda bat zeukaten. Oso gaztetatik hasi zen konturatzen etxean eta kalean bizi zena oso ezberdina zela eta amaren parteko aitonagandik ikasi zuen komunismoa zer zen. Lantegi ezberdinetan lanean aritu zen, CC.OO. sindikatuko militante bezala gainera.  Burgoseko Prozesuaren ondoren, PCI-Partido Comunista Internacional-eko kide bezala, Parisera exiliatu zen. Eibarrera bueltatu zenean, EMK-Euskadiko Mugimendu Komunistako militantea izan zen. Feminismoaren zabalkundean ekarpen handia egin zuen Eibarren, "Emakumeen Asanblada" sortuz eta manifestaldiak antolatuz, familia-plangintzarako Planning-a sortuz, emakumearen osasun eta sexualitateari buruzko ikastaroak antolatuz, etabar. 

Zintak

KodeaDataProiektua

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia