Longako ermandadea Longako ermandadeko kide izan ziren urte askoan. Ermandadeak baserritarren arteko tratuak aurrera eramaten eta aseguru bat balitz bezala funtzionatzen zuen. Sozietate bat zen eta bertan "listeruek" eta beste bi gizonek, lekuko bezala, ganadua tasatzen zuten. Urtean behin batzen ziren diru kontuak begiratzeko eta horretaz gain, animaliak hiltzen zirenean ere batzen ziren. Azkenengo biderrez, baserri bateko lau behi eta lau txahal erreta hil zituzten, Julian "kabo"a zela.

Longako ermandadea
Rosario Basterretxea Bermeosolo
, Julian IpiƱa Llanos - ahotsak.eus