Kalean beti erdaraz Etxean beti euskaraz egin arren, kalean ez zuten egiten, oso gutxik egiten zuten-eta. Bere edadeko gehienek ez zekiten nahiz eta haien gurasoek bai jakin. Etxean zuka hitz egiten zuten, lagunekin edozein modutara. Dendara joaten zitzaizkien baserritar askok hika egiten zuten. Andra baserritar batzuk dendan erdaraz egiten zuten, baina laster igartzen zitzaien euskaraz hobeto konpontzen zirela. Euskaraz egitearren aguazilekin arazoa izaten zituzten.

Kalean beti erdaraz
Jose Mari Madariaga Sierra-Sesumaga
- ahotsak.eus