Gerra aurreko Goienkale<p>Barrenkaleko "Filipito" eta Mardarastar "Felix Txapel" aipatzen ditu, ezagunak ziren kalean. Gerra aurretik Goienkale zelako zen azaltzen du: Goienkalen Arkarazoren taberna baino ez zegoen, besteak gerraostekoak dira: Txantonesa dagoen lekuan traperia bat zegoen; Bambino dagoen tokian Ortuetaren txaleta (gerra garaian komitea egon zen); Alpino dagoen tokian Arozenaren txaleta; Guarda Zibilen kuartela BBK dagoen kantoian; Arginzonizen garajeak.</p>