Euskara bigarren mailako hizkuntzaInork ez zuen euskaraz berba egiten, ezta eskolan eta ezta kalean ere. Konplexuarena-eta Durangon gerra aurretik igaro omen zen. Durangoko alde batzuk euskaldunagoak ziren beste batzuk baino. Euskara etxean erabiltzen zen. Modernotasuna erdararekin lotzen zen, eta baserria, ganaduak, simaurra eta holako gauzak euskararekin.