Lamiak eta sorginkeria kontuak<p>Lehen umeei beldurra emateko istorioak kontatzen ziren. Bere amamak etxeko leihotik lamiak ikusten zirela esaten zien. Kontu horiek guztiak Eibarren arma-lantegiak zabaldu zirenean bukatu zirela dio; jendeak defendatzeko, etxean eskopetak izaten zituen-eta. Bere aitaitari entzuna zion, Urkiolatik behera zetorrela kate zaratak-edo entzun, eta etxera di-da batean etorri zela. Mañaritik harginak Madrilera joaten ziren lanera; eta lehenengo bizikleta Madrildik ekarritakoa zen, hura ere sorginkeria kontua zela esaten ei zuten. Txikitan sinesten zituzten kontu horiek.</p>