Gero eta bezero gehiago zituzten tabernan
<p>Mañaria, Abadiño eta inguruko herri guztietatik etortzen zen jendea txakolina edatera. Tabernarako intxaurrak Arratiatik ekartzen zituzten. Aita bizi zen bitartean mahastiak zaindu zituzten. Gero txakolina erosi egiten zuten. Bilbotik ere jendea etortzen hasi zen.</p>