5 ogerleko aste osorako <p>Galea muturrean zeudela soldadu, Tomas Eguen arkitektoak astebeterako lana ematen zien eta beraiek lan hori 3 egunetan egiten zuten eta gero etxera erortzen ziren. Zapatuetan etxera etortzen zenean amak 5 ogerleko ematen zizkion aste osoa pasatzeko; gehiena joan-etorrian gastatu arren aste osoa pasatzen zuen. Erromerian pezeta bat ordaintzen zen dantzan egitearren. Soldadu garaian txarto jaten zela-eta amak prestaturiko janaria eramaten zuen etxetik.</p>

5 ogerleko aste osorako
Txomin Aranbarri Larizubirrementeria
- ahotsak.eus