Gerrarako bonbak egiten eguneko 6 pezeta irabaziz <p>Arreba Berrionean hasi zen lanean eguneko 2,50 pezeta irabaziz. Berari Larrinagako Anastasio kontratistak lana eskaini zion 13-14 urte zituela, Kurutziagako obretan aritu zen lanean eguneko 4 pezeta irabaziz. Irabazitako guztia amari ematen zioten erosketak egiteko. 1938an Mikeldiko Ferreteran hasi zen lanean gerrarako bonbak egiten, 12 orduz lan eginda 6 pezeta irabazten zituzten.</p>

Gerrarako bonbak egiten eguneko 6 pezeta irabaziz
Txomin Aranbarri Larizubirrementeria
- ahotsak.eus