Matematika eta beste hainbat gaitako terminoak sortzenEuskaltzaindiak 8 urtera arteko umeentzat hiztegia atera zuen, baina umeak adinez gora zihoazen. Orduan, Batzorde bat sortu zuten eta larunbat eguerdietan biltzen ziren Diputazioko ganbaran: Karlos Santamaria, Jose Migel Zumalabe, Jesus Mari Goñi eta bera. Iritzi-emaileak ere bazituzten, tartean, Mitxelena eta Sarasola. Euskaltzaindia barruan zalantzak sortu ziren, euretako inor ez zelako filologoa. Baina euren lana sistematikoa zen. Adibide gisa, Jose Migel Zumalabe. Hiztegietan begiratzeaz gain, lantokietara joaten zen, benetan erabiltzen ziren hitzak ezagutzera. Orduko giroan batzuek maileguekiko zuten mesfidantza. UZEIren matematika hiztegiko termino asko orduko lanetik datoz.