Gizarte-klase altu samarreko euskaltzaleen garrantzia Donostiak tradizio handia izan du kultura kontuetan XIX. mendeko azken herenetik. Gerraostean ere baziren erdi-goi mailako euskaldunak (mediku, ingeniari...): Carlos Santamaria, Zumalabe... Garrantzitsua zen euskaltzale horien lana, askotan beraiek zeudelako kultura-mugimenduen atzean, esaterako, ikastolen sorreran. Maria Dolores Agirrek antzerkia egiten zuen eta euskara klaseak eman ere bai. Bilbotik jendea etortzen omen zitzaion euskara ikastera. Mitxelena, Nemesio Etxaniz... lan handia egin zuten euskara klaseak ematen.

Gizarte-klase altu samarreko euskaltzaleen garrantzia
Mikel Zalbide Elustondo
- ahotsak.eus