Unibertsitate garaian giro euskaltzalea berreskuratzenFilosofia eta Letrak karrera egin zuen Donostiako EUTGn (gaur egun Deustuko Unibertsitatea). Hirugarren urtean Filologia Erromanikoa aukeratu zuen. Berak karrera amaitu zuenerako Euskal Filologiako lizentziatura martxan zegoen dagoeneko. Euskaltzale giroan murgildu zen berriz. Patxi Altunak alfabetatze klaseak eskaintzen zituen eta Mirenek Euskaltzaindiaren D titulua atera zuen. Aldi berean Hizkuntza Eskolan klaseak ematen ere aritu zen.