Euskarazko ikus-entzunezkoak beharrezkoak normalizaziorako Berak beti eman izan dio garrantzia euskaraz antzezteari. Hizkuntza baten normalizaziorako behar-beharrezkoak dira ikus-entzunezkoak: telebista, irratia, zinema eta antzerkia. Kezkatuta dago gaur egun umeentzako euskarazko gauza gutxi dagoelako bai telebistan eta bai zineman. Bere ustez garrantzitsua da umeak txikitatik antzerkira eramatea eta horretarako euskarazko lan gehiago programatu beharko lirateke. Ez du ikusten kultura euskaraz bultzatzeko interes handiegirik.

Euskarazko ikus-entzunezkoak beharrezkoak normalizaziorako
Klara Badiola Zubillaga
- ahotsak.eus