Maria Doloresekin "Sorgin Zaharra" antzezlana Maria Dolores Agirrerekin eta Jose Mari Etxebesterekin ibili zen antzerkian. Maria Doloresen etxean ere egiten zituzten entseguak. Maria Doloresek irratsaioa egiten zuen euskaraz, beste batzuekin. Easo kalean deklamazio akademia zeukan eta ballet eskola bat ere bazegoen eraikin berean. Telesforo Monzonen "Sorgin Zaharra" antzezlanean parte hartu zuenekoa kontatzen du. Antzezlana Antzoki Zaharrean ematen zuten. Santo Tomas egunean beti izaten ziren emankizunak.

Maria Doloresekin "Sorgin Zaharra" antzezlana
Jabier Agirre Lasarte
- ahotsak.eus