Umetako lanak: meza laguntzen eta txerri-jana biltzen Guraso oso onak zituen. Umetan lan asko egiten zuen Santosek; batetik, eskolako mojen goizeko mezan laguntzen aritu behar izaten zuen hiru astean behin, astebetez. Donostian orduan ia argirik ez zen egoten. Gas lantegian aritzeaz gain, txerriak hazten zituen aitak, ondoren saltzeko; beraz, bere kaleko etxeetan txerri-jana biltzen aritzen zen Santos. Bere osaba batek baserri bat zeukan eta sail handi bateko zatia eta txabola aitak erabiltzen zituen.

Umetako lanak: meza laguntzen eta txerri-jana biltzen
Santos Sarasola Zelaia
- ahotsak.eus