Euskal Etxean ezagututako mutil batengatik etorri zen DonostiaraEuskal Herritik hainbat seminarista gazte joan ziren Pariseko Euskal Etxera, gero ez zirenak apaiztu. Donato zen horietako bat: 1969an bueltatu zen, baina harremanarekin jarraitu zuten. 1970eko gabonetan oporretan Miren etorri zen, eta gero Donostiako Lizeo frantsesean irakasle hasteko aukera izan zuen. 1971tik Donostian bizi da.