Eskolatik karrera egin arterainokoa Ategorrieta, bera jaio zen kalea, General Mola zen orduan. Telefonoak orduan lau zenbaki zituen. Hasieran "Las Oblatas" komentuko mojekin ibili zen; euskaraz bakarrik jakin arren, erabat ahaztu zuen eta gazteleraz bakarrik egiten zuen. Ondoren, "Sagrado Corazón"eko mojekin ikasi zuen, eta jaunartzearen ostean, Marianistetan hasi zen. Karrera Donostian egin zuen "Escuela Superior de Técnicos de Empresa" ikastegian. Lanean hasi eta lau urtera edo hasi zen kantatzen.

Eskolatik karrera egin arterainokoa
Antton Valverde Lamsfus
- ahotsak.eus