Etxean ez zuen euskara jasoAmaren aitak herri lanetan egiten zuen lan, eta batetik bestera ibiltzen zen familia. Izebarenean bizi izan zen ama Donostian. Amak euskaraz bazekien baina ez oso ondo. Garai zailak zirelako ez zietela gurasoek etxean euskaraz egin azaltzen du. Etxe askotan galdu zen euskararen transmisioa Donostian.