Aitak medikuntza derrigorrez ikasiAitari mekanika asko gustatzen zitzaion. Etxeko seme gazteena zen, eta medikuntza ikasi behar izan zuen, derrigorrez. Jendearekin lan egitea, hala ere, asko gustatzen zitzaion. Haren nebak, apaiza zenak, mediku izateko instrumentala oparitu zion ikasketak amaitutakoan, baldintza bakarrarekin: ez zitzaila sekula emakumeekin erabili. Baldintza betetzeko, otorrinolaringologian espezializatu zen.