1966, Ozaeta Apaizgaia zen Jesus Mari eta ordurako 8-10 egun pasatu ohi zituen udan akolitoekin-eta mendian. Mikel Urkola apaizak eman zion Ozaetako udalekuaren berri, eta 1966ko udan han ibili zen begirale gisa. Federiko Mendibil errenteriarra zen zuzendaria; Jokin Apalategi, Gotzon Mimentza, Jesus Mari bera eta besteren bat begirale. Bost begirale denera. Ihazinto F. Setien zen antolatzailea baina ez zen gelditzen. 60 bat mutiko txanda bakoitzean, neskarik uste du ezetz. Hasier Etxeberria, Miren Dorronsoro eta haren anaia Mikel... Bi urtez egon ziren Ozaetan. Gero itxi egin zen.

1966, Ozaeta
2012-03-01
Jesus Mari Arrieta Sagasti
- ahotsak.eus