Aita eta osaba galdu zituenekoa Tiro hotsak 1936ko uztailaren 18an hasi ziren, aitarekin baratzean zegoen gerra hastean. Etxera bidean zihoan batean harrapatu zuten aita txapelgorriek, Andoaingo udaletxeko kalabozora eraman zuten, handik egun batzuetara fusilatu zuten Tolosan, 33 urte zituela. Osaba arto bila joan zen batean, teniente koronel batek bertan hil zuen. Aita eta osabarik gabe geratu zen oso gazterik.

Aita eta osaba galdu zituenekoa
Migel Aldasoro Gonzalez
- ahotsak.eus