1959. urteko Gurelesaren aurkako protestakGurelesaren zentrala Antiguan zegoen. 1959. urtean aurreneko manifestazioak izan ziren Antiguan eta Donostian. Ordura arte bazeuden esne-zentralak, bat beraien etxe azpian. Gurelesaren zentrala Suchard txokolate-lantegiaren lurretan hasi ziren eraikitzen. Baina azkenean Igarara joan ziren. Orduan baserritarrei kalean esnea saltzea debekatu zien eta orduan Josuk gogoan dituen administrazioaren kontrako manifestazio handienak ezagutu zituen, 1959an. "Gurelesa la mejor agua de mesa" oihukatzen zuten. Lizarriturrin ere izan ziren protestak, baina ez zuten horrenbesteko oihartzunik izan.