Umeen elikadurari ez zitzaion erreparatzen Pitarrak ur asko du, ez da sagardo hutsa, eta umetan asko edaten zuten. Umeei atxikoriarekin egindako kafesnea ere ematen zitzaien. Elikadurari horrenbeste erreparatu gabe ere ondo hazi ziren. Kalentura enpatxuaren eraginez izaten zutela esaten omen zuen beraien amak, baina ez ziren sekula enpatxatzen. Esnegaina ere ogian jarrita jaten zuten.