Ostegun arratsaldetan sagardo pitarra edatera
Ostegun arratsaldetan eskolan jai izaten zuten. Beraien auzoan eta baita etxean ere sagardo denboran sagardoa egiten zuten. Hamabi-hamahiru urte zituztela, udaberri aldean, eskolako lagunak bere auzora igotzen ziren eta bere amak sagardo pitarra (sagardoa eta ura) zerbitzatzen zien. Garai hartan, pilotan eta futbolean aritzen ziren gehientsuenak.