Sagardoa edalontzi txikitan Jende asko joaten zen Barkaiztegira sagardotegira. Edalontziak txikiak izaten ziren, 5 eta 10 zentimotakoak. Urte sasoi batean bakarrik egoten zen zabalik eta gainontzeko sagardoa litroko botilatan eta txanpain botilatan sartzen zuten. Jatekoa ere ematen zuten.