Txerria hil, eta ezkutatu <p>A&ntilde;orgako ekonomatora ez ziren asko joaten; egunero joaten ziren tratuarekin Donostiara, eta handik ekartzen zuten beharrezkoa. Txerria hiltzen zuten, eta gerra garaian ezkutatu egiten zuten. Txekorrak ere hiltzen ziren. Baserrian fruta asko zuten, baina babarruna gutxi. Aitak txerria hiltzen ikasi zuen. Odolkiak egiten zituzten, txorizorik ez.</p>

Txerria hil, eta ezkutatu
Pantxi Matxain Etxaniz
- ahotsak.eus