Amarako Santiago sagardotegia
Sagardotegietara Astigarragara joaten ziren eta tabernetan Alde Zaharrean ibiltzen ziren. Merenderoetara ere joaten ziren askotan, janaria eta edaria etxetik eramanda. Amaran bazen Santiago izeneko baserri bat eta bolatokian eta tokan asko ibiltzen ziren. Bederatzi txirlorekin jolasten zuten.