Saskibaloitik futboleraMarianistetako saskibaloiko taldean jokatzen zuen. Gros frontoian jokatzen zituzten partidu garrantzitsuenak. Behin finalaurrera irabazi eta Errealaren kontra jokatzekoak ziren finala bertan behera utzi zuten marianistek, Atletic-ekin derbia baitzegoen Bilbon. Saskibaloi taldea desegin egin zen orduan eta handik gutxira Errealeko jubenileko entrenatzaileak proba egitera eraman zituen mutiko batzuk. Hala hasi zen futbolean.