'Koxkeroak' eta 'Joxemaritarrak' Institutuan irakaslea zela ikasleekin izandako elkarrizketa bat aipatzen du. 'Koxkero' hitzaren jatorria ardatz hartuta, San Sebastian eguneko abestia gogoratu zuten bertan aipatzen den 'Joxemaritar' hitza zer den azaltzeko. Izan ere, Donostian bi parrokia zeuden: Andra Maria eta San Bizente. Joxemaritarrak Andra Mariakoak dira eta Koxkeroak San Bizentekoak. 'Koxkero' hitzak bertan zeuden koska batzuei egiten die erreferentzia. Legatza koxkero erara prestatzeak legatza donostiar erara esan nahi du. Ikasleei horiek Donostiako lehen zabalguneak zirela azaltzen saiatzen zen.

'Koxkeroak' eta 'Joxemaritarrak'
Miren EgaƱa Goya
- ahotsak.eus