Irakasle eskolan euskarazko eskolak jaso zituzten60. hamarkada hasieran Donostiako irakasle-eskolan euskarazko eskolak jasotzeko aukera izan zuten. Lehendik alfabetatu xamarra zegoen, bere gelakideekin konparatuz gero oso alfabetatua. Bera donostiarra izanda, garai hartan arraroa zen euskaraz zekiela onartzea; izan ere, beldurrak eraginda, jendeak ez zuen onartzen publikoki. Euskarazko eskola haiek Milagros Bidegainek eman zizkien, momentu hartan Aldundiko liburutegiko arduraduna zena. 30 bat lagun apuntatu ziren.