Ama Habana ontziko umeekin joan zen Ingalaterrara Bere amak gerra hasi baino hilabete lehenago egin zituen hezkuntzarako oposaketak. Gerrak bete-betean harrapatu zuen praktiketan eta eskola itxi ostean, gerrako umeekin ebakuatuta joateko zerrendetan apuntatu zen. Habana itsasontzian 4.500 ume eta 500 irakasle joan ziren Ingalaterrara. Gorriak ikusi zituzten orduan ere, itsasontzia bonbardatzeko mehatxupean baitzeuden. Bederatzi hilabeteren ondoren, Parisera eta Donibane Lohitzunera joan zen, 1941. urtean Euskal Herrira bueltatu zen arte. Bere amaren ahizpa Parisen zegoen garai hartan, Eusko jaurlaritzaren telefonista baitzen.

Ama Habana ontziko umeekin joan zen Ingalaterrara
2014-08-01
Miren EgaƱa Goya
- ahotsak.eus