Gerra aurreko Donostiako ikastolak, ama andereño <p>Mirenen amak irakasle-ikasketak egin ostean, gerra aurretik Etxaide kaleko ikastolan egin zuen lan. EAJ-PNVren ikastola zen. Groseko ikastola ere EAJrena zen, Usandizaga kalean zegoena. Alde Zaharrean Mu&ntilde;oaren ikastola zegoen, baina ez zuen zerikusirik. Mu&ntilde;oaren ikastola 1908-1910 inguruan zabaldu zuten eta Elbira Zipitria ere bertan aritu zen irakasle. Ez daki ziur, baina uste du Etxaide kalekoa Errepublika garaian zabaldu zutela. Etxean amaren eta ikasleen taldeko argazki bat du ikastola aurrean ateratakoa eta pintada bat ikusi daiteke kalean, hortik ondorioztatu daiteke Errepublika garaia zela.</p>

Gerra aurreko Donostiako ikastolak, ama andereño
Miren Egaña Goya
- ahotsak.eus