Oliorik ez eta irina ere gutxi Gerra ondorenean bizimodua asko aldatu zen. Dena kentzen zieten eta jateko errazionamendua zuten. Ez zuten oliorik eta esnearen esnegaina erabiltzen zuten. Orduan ez zuten uste inoiz lehengora bueltatuko zirenik. Bere amak Errotazarretik ogi pixka bat ekartzen zuen. Artoa ere Errotazarrera eramaten zuten irina egiteko, baina zati handia kentzen zien bertan. Horregatik hasi ziren etxeko makinarekin morokila egiten.

Oliorik ez eta irina ere gutxi
Benantzia Iraola Arruti
- ahotsak.eus