Sagarra kanpotik ekarri behar; sagar-klaseakOrio inguruko Arrillaga baserritik ere ekarri zituzten behin sagarrak behiekin. Gero berak eraman omen zituen bueltan astoan zaku hutsak. Sagardotarako geza-mina zen sagar-klase ona, sagar mikatza. Etxean bazituzten jateko sagarrak ere, udare-sagarra, esaterako.