Etxean sagarrik ez eta Ganboa baserrira sagardoa egitera
Sagardoa etxerako egiten zen. Bera umea zela etxean sagarrik ez eta Ganboa baserrira joan ziren. Han dolarea zuten. Sagarra jo eta sagardoa nola egin zuten azaltzen du. Geratzen zen patsari ura bota eta pitarra egiten zen. Sagardoa festa handietarako izaten zen. Artean idirik ez zuten eta behiekin barrikan ekartzen zuten etxera sagardoa.