Londres baserrikoaren pasadizoa Guardia Zibilarekin'Londres' ezizeneko Altzako gizon bat ibiltzen zen idiekin harrobiko harriak garraiatzen. Ezizena baserriaren izenetik datorkio, eta ondoko baserri batek 'Paris' omen dauka izena. Baserrien izenak direla-eta Guardia Zibilarekin izandako pasadizoa kontatzen du Antoniok. Guardia Zibilaren kontrolak sarri egoten ziren errepidean, nahiz eta auto askorik ez ibili.