Altzatik Amarara bizitzeraAlto Miracruz Altzako parte zen orduan, "Vinagres" deitzen zitzaion zonaldeari. Garai hartan euren etxea zena taberna ere bazen, "Txiskuene" zuen izena tabernak. Etxeak "Benta Berri" izena zuen. Hiru ahizpa ziren, 1955ean Amarara joan ziren bizitzera errepidea zabaltzeko lanak zirela-eta etxea bota zietelako, eta 56an jatetxea jarri zuten bertan.