Aquariumean lotan <p>Telefonoa beti izan dute etxean, aitaren lanarengatik. Bigarren bizitzan bizi ziren, eta behera jaitsi ziren, tiroen beldur. Han egon ziren denak, gazteak pasilloan eserita. Gobernu Militarretik Gaztelura botatzen zituzten tiroak. Aquariumean egunak egin zituzten familia batzuek, lurrean lotan.</p>

Aquariumean lotan
2011-09-13
Karmen Iraola Idiakez
- ahotsak.eus