Soldadutzan estraperloan, zerbitzutik libre Soldadutzan Zugarramurdin zegoela, estraperloan aritzen zen. Gauez aritzen zenez estraperloan, sarritan egunez egin behar izaten zuen lo. Bertako baserri batean ere aritzen zen baserriko lanetan eta egunez zerbitzutik libre egoten zen, kapitainak bazekien zertan zebilen eta. Zerbitzutik libre eta nahi beste haragi janez, han etxean baino hobeto zegoela dio. Hiru hilabetez egon zen han.

Soldadutzan estraperloan, zerbitzutik libre
Pedro Mari Lizarazu Garmendia
- ahotsak.eus