Gerra hasi zenean Gerra hasi zenean, emakumeak bakarrik geratu ziren lanak egiteko. Sagardotegia zen Pellizar; Oriotik ekartzen zuten sagarra. Dolare ederra zuten, aitak egina. Saldu egiten zuten sagardoa, eta ganadua ere gobernatu behar zuten. Morroia hartu zuten. Mutilak frontera eraman zituzten, derrigortuta. Senarra ere bai, 18 urte egin gabe artean.