Kupela hustu arteko bakerik ez <p>Inguruko hainbat baserritan oso sagardo ona egiten zuten, baita Portuetxen ere. Kupelak zabaltzen zituzten garaian, langileak lantegitik atera eta ia egunero joaten ziren sagardotegira, eta kupela hustu arteko bakerik ez zuten izaten. Gainontzean, Agustinen arabera Astigarragan eta Hernanin egiten den sagardoa da sagardorik onena.</p>