Portuetxeko sagardotegia <p>Aita berak 21 urte zituela hil zen, eta Agustinek heldu zion baserriko ardurari. Denetik zuten baserrian: idi-parea, oiloak, baratzea... Sagar ugari ere bai, dolarea zuten Portuetxen, sagardotegia. Aitak oso sagardo ona egiten zuen, sagar mota desberdinekin: gaziak, gezak, eta abar. Kanpotik ekarritako sagarrekin egindako sagardoa ere bazen, baina ez zen hain kalitate onekoa.</p>