Sagar motak eta kupelak
<p>Sagardoa egiteko erabiltzen ziren sagarrak: txalakak, patzoloak, sagar beltzak... Hiru bat kupel eta lau bat barrika betetzen zituzten. Lasartetik ere etortzen ziren baserritarrak, sagardoa egitera; gurdiekin eramaten zuten sagardoa. Sagarrak zakutan, eta sagardoa barrikan. Joxepak-eta botilak ekartzen zituzten.</p>